Ekonomia -

BBVAren txostena

Lanpostu gehienek 'aldi baterako izaten jarraituko dute'

Halaber, egindako kalkuluen arabera, Espainiako ekonomiaren hazkundea moteldu egingo da urteko hirugarren hiruhilekoan, % 0,4 eta % 0,5 artean jarrita, bigarren hiruhilekoan, aldiz, % 0.6koa izan da.

Artxiboko irudia. EiTB
Artxiboko irudia. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Sicilia BBVA taldeko ekonomialari buruak astearte honetan azaldu duenez, BBVA Researchen arabera 2014 eta 2015 urteen artean sortuko diren 500.000 lanpostuetatik “gehienek aldi baterako izaten jarraituko dute”, lan-merkatuaren aldaketak eta joerak “ez dutelako pentsatzen uzten berehala gauza aldatuko denik”, lanpostuak sortzeko prozeduraren harira.

Hala azaldu du Siciliak, “Espainia Behatoki Ekonomikoa” aurkeztean, urteko hirugarren hiruhilekoari buruz. “Espainia Egoera” txostenaren (abuztuan argitaratu zuten) ondorio nagusien inguruan ere hitz egin du. Azken horrek 2014 eta 2015 urteetarako hazkunde aurreikuspenak gorantz igo zituen: % 1,3ra aurtengorako eta % 2,8ra datorren urterako.

Siciliak azaldu duenez, “lanpostuak sortzeak azelerazioa murriztu du bigarren hiruhilekoan”. “Lanpostuak sortzen jarraitzen da, eta langabezia-tasa bi urteetan % 23ra jaistea da zentzuzkoa”, gaineratu du.

Halere, Siciliak nabarmendu du susperraldi prozesuetan “normala da dela aldi baterako enplegua sortzea mugagabea baino, doikuntzek aukerak egonkortzea espero dutelako”. “Litekeena da enplegu mugagabea beste aukera batzuetan sortzea, baina ez nahiko genukeen haina”, azpimarratu du.

BBVA taldeko ekonomialari buruaren hitzetan, langabezia da Espainiako ekonomiaren desoreka garrantzitsuetako bat, eta “krisia baino lehenagoko enplegu mailak ez dira datozen urteetan iritsiko”, gaineratu du.

Halaber, BBVA Researchek egindako kalkuluen arabera, Espainiako ekonomiaren hazkundea moteldu egingo da urteko hirugarren hiruhilekoan, % 0,4 eta % 0,5 artean jarrita, bigarren hiruhilekoan, aldiz, % 0.6koa izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
BBVA Lana albisteak