Ekonomia -

Izendapena

Ana Patricia Botin, Santander bankuko presidente berria

Gaur arte Santander UK-ko kontseilari ordezkaria izan den emakumea “aho batez” Santander Taldeko presidentea izateko aukeratu dute, Emilio Botin haren aitaren ordez.

Ana Patricia Botin. Artxiboko irudia. EFE
Ana Patricia Botin
Ana Patricia Botin. Artxiboko irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Patricia Botín, gaur arte Santander UK-ko kontseilari ordezkaria izan dena, Santander Taldeko presidentea izendatu dute, Emilio Botin haren aitaren ordez. Aita bart hil zen, Madrilen, 79 urte zituela, bankuak jakitera eman duenez.

Santander bankuak azaldu duenez, Izendapenen eta Ordainketen Batzordeak goizean bildu da, eta Ana Patricia Botinen izendapena proposatu du erakundeko presidentetzat, “pertsonarik egokiena delako, ezaugarri pertsonalak eta profesionalak, esperientzia, Taldeko ibilbidea eta onespen nazionala eta internazionala kontuan hartuta”.

Arratsalde honetan, erakundeko administrazio kontseiluak Ana Patricia Botinen izendapena berretsi du, eta Emilio Botinen heriotzagatik nahigabea erakutsi du. Botinek “Santander bankua eraldatzeko era aparta” izan duela nabarmendu du, “euroguneko lehena eta munduko garrantzitsuenetako bat bilakatuz”.

Finantza erakundeak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari bidalitako oharraren arabera, administrazio kontseiluaren bileraren ostean, Ana Patricia Botinek esan du harentzat eta haren familiarentzat “une zail hauetan” kontseiluaren konfiantza eskertzen duela. “Neure erantzukizun berriak konpromiso osoz neure gain hartzen ditut”, azaldu du.

“Hainbat urtez Santander Taldean lan egin dut, hainbat herrialdetan eta hainbat kargutan, eta geure talde guztien kalitate eta dedikazio handia frogatu ahal izan dut”, azpimarratu du bankuko presidente berriak.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Banco Santander bideoak