Ekonomia -

Lan-gatazka

Loiuko aireportuaren aparkalekuko langileak, greba mugagabean

Lanuzteen lehen egunean, deialdiak % 100eko jarraipena izan du, CCOOk jakinarazi duenez.

Loiuko aireportuaren aparkalekuko langileen protesta. EiTB
Loiuko aireportuaren aparkalekuko langileen protesta. EiTB
Loiuko aireportuaren aparkalekuko langileen protesta. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko aireportuaren aparkalekuko langileek greba mugagabea hasi dute gaur, CCOOk deituta, lau langile kaleratu dituztela salatzeko. Lehen egunean, % 100eko jarraipena izan du lanuzteak.

Empark konpainiak kudeatzen du aparkalekua, eta 9 hilabetean 9 langile kaleratu ditu, CCOOk zehaztu duenez.

Zentral horren esanetan, grebaren ondorioz ez dute funtzionatu billeteak erosteko eta kobratzeko makinek, ezta txarto dauden ibilgailuak mugitzeko garabiak ere.

CCOOk "negoziatzeko deia" egin dio Aenari, eta gatazka aireportuko gainerako azpikontratetara heda daitekeela ohartarazi dio.

Sindikatuaren esanetan, "onartezina" da iaz 5,5 milioi euroko mozkin garbiak izan zituen aireportu batek "murrizketak" egiten jarraitzea, batik bat bidaiarien kopurua gora egiten ari dela kontuan hartuta.

CCOOk "euskal herritarrekin inolako konpromisorik ez duten enpresei diru publikoa oparitzea eta diru hori ez kontrolatzea" egotzi dio Aenako zuzendaritzari. Gainera, Empark enpresaren kudeaketa "Bizkaiaren eta Euskadiren irudiarentzat kaltegarria" dela ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Albisteak