Ekonomia -
Azpiegitura
Pasaiako kanpo portuaren proiektua bertan behera geratu da
Administrazio Kontseiluak hartu du erabakia, proiektuaren planteamendua eragin zuten "arrazoi guztiak desagertu direla ikusita".
Erredakzioa
Pasaiako Portu Agintaritzako administrazio kontseiluak Azpiegituren Egitasmo Zuzentzailea bertan behera uztea erabaki du, beraz, ez dute kanpo porturik edo superporturik egingo Pasaian.
Portu Agintaritzak prentsa-ohar batean azaldu duenez, eragile publiko eta pribatuekin gogoeta prozesua amaitu ostean hartu dute erabakia, proiektuaren planteamendua eragin zuten "arrazoi guztiak desagertu direla ikusita".
Hala eta guztiz ere, "portuak ez du baztertzen etorkizunean proiektua berreskuratzea", baina gaur egun Portu Agintaritzaren "lehentasun estrategikoa" egungo azpiegiturak "sendotzea" eta "hiriarekin bateragarri" izatea omen da.