Ekonomia -

Hitzarmen ekonomikoa

Urriaren 7ra atzeratu dute Nafarroaren eta Gobernuaren arteko bilera

Bertan bi administrazioetako hainbat teknikarik hartuko dute parte, eta, besteak beste, BEZaren gatazka jorratuko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urriaren 7ra arte atzeratu dute Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoa koordinatzeko batzordearen bilera, Nafarroako Gobernuak iragarri duenez.

Bilera hilaren 30ean egitekoa zen, baina estatuko ordezkariek eskatu dute hitzordua atzeratzea, egun horretan 2015eko Estatuko Aurrekontu Orokorren lege-proiketua aurkeztuko dutelako.

Urriaren 7ko bilera Nafarroako Jauregian egingo dute, Iruñean, eta, bi administrazioetako hainbat teknikarik hartuko dute parte. Besteak beste, BEZaren gatazka jorratuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea