Ekonomia -

Hauteskunde sindikalak

Hauteskundeetan lan-harremanen eredua erabakiko da, CCOOren arabera

Unai Sordoren iritziz, negoziazio kolektiboa egongo den ala ez ere erabakiko da hauteskunde horietan.

Unai Sordo Euskadiko CCOO sindikatuko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Unai Sordo Euskadiko CCOO sindikatuko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Unai Sordo Euskadiko CCOO sindikatuko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uda garaia pasata, Euskadiko hainbat enpresatan izango diren hauteskunde sindikaletan etorkizuneko lan-harreman eredua erabakiko da, Unai Sordo Euskadiko CCOO sindikatuko idazkari nagusiaren arabera.

Bilbon egindako ekitaldian CCOO sindikatuak hauteskundeetara aurkeztuko dituen delegatuak jakinarazi ditu, eta sindikatuak hauteskundeetarako dituen konpromisoak ere azaldu ditu.

Sordoren iritziz, hauteskunde hauetan ez da enpresako delegatua soilik bozkatzen, eta Euskadiko lan harremanen ereduaren nolakotasuna eta negoziazio kolektiboa izango den ala ez erabakiko da. Sordok beste behin lurraldekako hitzarmen kolektiboen defentsa egin du.

"Lan merkatua modu garrantzitsuan zatitzen ari den" unean CCOOren lehentasuna hitzarmen kolektiboen baitan berdintasuna bultzatzea izango da, eta babes gutxien dutenak egoera horretatik ateratzea.

CCOOren arabera, hauteskundeetan ordezkari sindikalen % 48 berritu behar dira (8.965).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea