Ekonomia -

2015erako kontuak

'Finkapen-aldiko aurrekontuak' eraman ditu Montorok Kongresura

Mariano Rajoyren Gobernuaren iritzian, datorren urteko aurrekontuek egonkortu egingo dute susperraldi ekonomikoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak 2015ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak eman dizkio Jesus Posada Kongresuko presidenteari. Rajoyren Gobernuaren arabera, datorren urteko aurrekontuek "egonkortu" egingo dute susperraldi ekonomikoa.

Aurrekontuak modu telematikoan bidali dituzte lehen aldiz Kongresura, euskarri batean (CD edo memoria eramangarri batean, esaterako) egin beharrean.

Ogasun ministroak 141 megako artxibo bat bidali dio Posadari, bere tabletaren bidez, eta azken horrek berehala izan ditu ikusgai pantailan.

Halere, aurrekontuak ohiko paperezko formatuan ere entregatu dituzte, gastuak eta diru-sarrerak jasota.

Monotoro 09:45 aldera heldu da Kongresura, Administrazio Publikoko, Aurrekontu eta Gastuetako eta Ogasuneko idazkariekin batera, Ganberako presidenteari Estatuko Aurrekontuak entregatzeko.

Galdutako Urratsen Aretora abiatu da berehala, eta agiriak Posadari eman dizkiote, Ogasun Ministerioko eta Kongresuko Aurrekontuen Batzordeko kideak ekitaldi horretan zirela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa