Ekonomia -
Lan gatazka
Bizkaibuseko langileek lanuzteak egingo dituzte gaur
Langileak bi orduko lanuzteak egitera deitu dituzte sindikatuek. Konkretuki, Bizkaibuseko autobusak 7:30etik 9:30ra eta 18:00etatik 20:00etara geldituko dira.
Erredakzioa
Bi orduko lanuzteak egingo dituzte gaur Bizkaibuseko langileek. Iaz, urriaren 4an, sindikatuekin (UGT, ELA, CCOO, LAB eta USO) adostutakoa betetzeko eskatu nahi diote Bizkaiko Foru Aldundiari. Lineak eta lanpostuak mantentzea eskatzen dute sindikatuek, baina "negoziatzeari uko egin zion" Aldundiak.
Konkretuki, Bizkaibuseko autobusak 7:30etik 9:30ra eta 18:00etatik 20:00etara geldituko dira. Gainera, akordiorik gabe jarraitu ezkero, datorren astean 24 orduko lanuzteak egingo dituztela aurreratu dute sindikatuek, konkretuki, urriaren 6, 9, 13, 15, 17, 20, 21, 23 eta 24an. Nahikoa ez balitz, urriaren 27tik aurrera greba mugagabea deitu dute.
Bizkaibus enpresaren langile guztiei lanuztearekin bat egiteko eskatu diete: TCSA, Encartaciones, Compañia de Autobuses Vascongados (CAVSA), Pesa Bizkaia, autobuses de Lujua eta Autocares discrecionales del Norte (ADNOR); eta Enkarterri, Ezkerraldea, Meatzaldea, Txorierri-Mungialdea, Nerbioi, Arratia-Durangoaldea eta Bustutialdea-Lea-Artibai eskualdeei eragingo die.