Ekonomia -
Langile publikoak
Langile publikoen soldatak produktibitatera lotu nahi ditu Gobernuak
“Gehiago lan egiten duten eta produktiboagoak diren langileak saritzeko ebaluaketa batean egin nahi da aurrera”, nabarmendu du Administrazio Publikoen Estatu idazkariak.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak langile publikoen soldata igoerak langile bakoitzaren produktibitatea eta lehiakortasuna aintzat hartuta egiteko proposamena luzatuko die sindikatuei.
“Besterik gabe egiten diren soldata igoerak Gobernuak legez onartu zuen filosofiaren aurka doaz”, azpimarratu du Antonio Beteta Administrazio Publikoen Estatu idazkariak Expansion egunkarian.
“Gehiago lan egiten duten eta produktiboagoak diren langileak saritzeko ebaluaketa batean egin nahi da aurrera”, nabarmendu du idazkariak.
Betetaren aburuz, hori da datorren urterako erronka eta negoziaketek ekaina edo uztailean emaitzak ematea espero du.