Ekonomia -
Manifestazioa
Enkartazioetarako premiazko enplegu plana eskatu du ELA
Manifestazioa egin du Bilbon sindikatuak "Enkarterri eta Kadagua bizirik. Arkema ez itxi" lelopean.
Erredakzioa
Enkarterriak “hil ez daitezen premiazko” enplegu plana prestatzeko eskatu du gaur ELA sindikatuak. Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari egin dio eskaera.
Manifestazioa egin du Bilbon sindikatuak "Enkarterri eta Kadagua bizirik. Arkema ez itxi" lelopean. Adolfo Txiki “Muñoz” ELA sindikatu idazkari nagusiak ere parte hartu du protestan eta LAB sindikatuaren eta Enkarterrietako udalen eta merkatarien babesa izan du protestak.
Uribarri Idigoras ELA sindikatuko ordezkariak eskualdeak bizi duen “egoera” salatu du. “Asaldagarria da, % 18,1eko langabezia dugu eskualdean, Euskadiko batez besteko baino bi puntu gehiago”.
“Oso tristea da, baina gure eskualdea hiltzen ari da eta arduradun politikoek beste alde batera begiratzen dute”, kritikatu du. Jaurlaritzari eta Bizkaiko Aldundiari eskualderako “premiazko” enplegu plan bat ezartzeko eskatu die.
Alonsotegiko Arkema enpresak bizi duen egoera ere gogora ekarri du Idigorasek. “Bi erakunde horiek ez dute inongo konponbiderik eskaini”, esan du. Iñigo Urkullu lehendakariari kasuan inplikatzeko eskatu dio.
Arkema enpresako zuzendaritzak Alonsotegiko lantegiaren itxiera iragarri zuen joan den irailaren 9an.