Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat zauritu da Tecnalian izan den leherketa batean, Irunen

Magnesio pieza bat lehertu zaie langile batzuei, eta bati besoa erre dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat zauritu da gaur Tecnalia enpresan, Irunen (Gipuzkoa), magnesio pieza batek esku artean eztanda eginda.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra 13:30 aldera gertatu da. Dirudienez, langile batzuk magnesio pieza batekin ari ziren lanean, eta su hartu die.

Ondorioz, piezak eztanda egin du, eta langileetako bati besoa erre dio. Bidasoako ospitalera eraman dute langilea, eta suhiltzaileek berehala itzali dute sua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Irun bideoak