Ekonomia -

Eskumenak ez betetzea

Enplegu eskumenez 'jabetzea' egotzi dio Jaurlaritzak Estatuari

Eusko Jaurlaritzak legealdiko bigarren errekurtsoa jarriko du enplegu politika aktiboen transferentzia ez betetzeagatik.

Lanbideren bulego bat. Artxiboko irudia: EiTB
Lanbideren bulego bat. Artxiboko irudia: EiTB
Lanbideren bulego bat. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuko du 2014ko uztailaren 17ko Estatu Enplegu Zerbitzu Publikoko (SEPE) zuzendari nagusiaren ebazpenaren aurka, "enpleguko politika aktiboen transferentzia ez betetzeagatik".

"Ebazpen horretan enplegurako agentzia pribatuekin kontratazio-baldintzak ezartzen dira; hemendik aurrera, horiek izango baitira langabeak lanean txertatzeko bitartekariak", Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailak hedabideetara bidalitako ohar batean adierazitakoaren arabera.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) Euskadi lizitazio-pleguetan sartu du eta agentzia horiek bertan jardun ahal izango dute, Eusko Jaurlaritzak 2010z geroztik enplegu politika aktiboetan dituen eskumenak "mespretxatuz".

Iñigo Urkulluren Gobernuak gogoratu du Euskadin Lanbidek duela enplegua sustatzeko eskumena, eta berari dagokiola lana eskaintzen duten enpresen eta langabetuen arteko bitartekaritza egitea. Hori dela eta, lizitazio-pleguak aldatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Eusko Jaurlaritzak legealdi honetan aurkezten duen bigarren errekurtsoa da, enplegu politika aktiboen transferentzia urratzen dela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak