Ekonomia -

BBVAk iaz baino % 37 gutxiago irabazi du lehenengo hamar hilabeteetan

Iaz ezohiko etekinak izan zituen BBVAk, eta, horiek kenduta, % 43,2 gehiago irabazi du bankuak 2014ko urtarril eta irail bitartean.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBVAk 1.929 milioi euroko etekin garbia izan du 2014ko urtarril eta irail bitartean, iaz baino % 37,3 gutxiago; hala ere, 2013an izandako ezohiko etekina kenduta, 2.277 milioi irabazi ditu BBVAk urteko lehen hamar hilabeteetan, % 43,2 gehiago, alegia.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez, 2013. urteko lehen hamar hilabeteetan ezohiko etekinak izan zituen BBVAk, Espainian, Mexikon, Kolonbian eta Perun egindako salmenta batzuengatik.

Bestalde, berankortasun tasak behera egin du hirugarren hiruhilabetez (% 6,1).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
BBVA