Ekonomia -

'Forbes' aldizkaria

Zortzi euskal herritar, Espainiako Estatuko 100 aberatsenen artean

Hego Euskal Herriko pertsona aberatsena Daniel Mate, Glencore enpresaren zuzendaritzako kidea, da.

Zortzi euskal enpresari, aberetsen artean

1:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Forbes aldizkariak Espainiako Estatuko 100 pertsona aberatsenen zerrenda publikatu du gaur, eta, horien artean, zortzi euskal herritar daude. Hauek dira, hain zuzen ere:

- 18. postuan: Daniel Mate (Donostia). Suitzan bizi da eta bertako Glencore enpresako akzioduna da. 1.800 milioi euroko aberastasuna du.

- 49.  postuan: Jose Maria Aristrain (Olaberria): Arcelor Mittal munduko burdingintza enpresa garrantzitsuena da eta enpresa horren akzioen  % 2,6  Aristrainenak dira. 825 milioi euroko ondasuna du.

- 65. postuan: Sendagorta familia (Plentzia). 650 milioi euro.

- 69. postuan: Javier Ormazabal, Velatiako jabea (Bilbo). 525 milioi euro.

- 93. postuan: Victor Urrutia Vallejo. Multi-inversor. 400 milioi euro.

- 95. postuan: Cosmen familia. National Express. 375 milioi euro

- 98.  postuan: Sabino Arrieta, Sidenor. 375 milioi euro

- 100. postuan: Alejandro Aznar eta familia, Ibaizabal eta Marques de Riscaleko presidentea. 350 milioi euro.

Espainiako aberatsena azken urteotako berdina da, Amancio Ortega, Inditex taldeko sortzailea, 46.000 milioi euroko ondasunekin. Munduko aberatsenen artean dagoen espainiar bakarra da; hirugarrena da, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak