Ekonomia -

Basque Culinary Center

Basque Culinaryren 22 kontratazio kritikatu ditu Kontu Auzitegiak

Zerbitzuen kontratazioa egiteko publizitate eta lehia printzipioak bermatzen dituen prozedura erabili behar zela iritzi dio Euskal Autonomia Erkidegoko Kontu Auzitegiak.

Artxiboko irudia: Basque Culinary Center
Artxiboko irudia: Basque Culinary Center
Artxiboko irudia: Basque Culinary Center

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontu Auzitegiaren esanetan, Basque Culinary Centerrek "bete" egin du "aktibitate ekonomiko-finantzarioa arautzen duen araudia", baina "salbuespen" batzuk atzeman ditu 2012an egindako zerbitzuen kontratazioan, horien kopuruagatik publizitate eta lehia printzipioak bermatzen zituen prozedura erabili behar zela iritzita.

2012ko urteari dagokion ikuskatze txostena ezagutzera eman du, Eusko Legebitlzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu batzordeak hala eskatuta.

Kontu Auzitegiaren arabera, 22 langile kontratatzeko txostenetan dagoen dokumentazioak "ez du bermatzen hautagaien aukeraketan berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioak errespetatu direla". Basque Culinary Centerrek alegatu zuen printzipio horiek bete zirela eta langileen kontratazioa gauzatzeko bi prozedura erabili zirela: Aurki Seleccion y Formacion S.L. enpresaren bitartez edota patronatuak 2009an langileen aukeraketa egiteko onartutako barne prozedura jarraituta.

Bestalde, zerbitzuen kontratazioari dagokionean, zenbait operaziok gastu handiak eragin zituztela eta, publizitate eta lehia printzipioak bermatzen dituen prozedura erabili behar zirela uste du. Izan ere, garbiketa gastuak (123.000 euro), elektrizitatea (130.000 euro), lege-aholkularitza eta zerga-aholkularitza (68.000 euro) eta gasa (62.000 euro) kontuan hartuta, 383.000 euro gastatu zituen Basque Culinary Centerrek 2012an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia berriak Unibertsitate mailako gastronomia ikasketak