Ekonomia -

Iurbenor auzia

Iurbenorren administratzailearen kontrako zigorra berretsi dute

Hori horrela, Jabyer Fernandezek hiru urteko kartzela-zigorra bete beharko du iruzurrezko insolbentziagatik.

Jabier Fernandez. Argazkia: Efe
Jabier Fernandez.
Jabier Fernandez. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Bigarren Aretoak berretsi egin du Jabyer Fernandez Iurbenorreko administratzailearen kontra jarritako hiru urteko kartzela-zigorra iruzurrezko insolbentziagatik. Gainera, Jabyer Fernandezen arrebari, Susanari, ere urte eta erdiko zigorra berretsi diote, aipatu delituan ezinbesteko laguntzaile izan zelako.

Hori horrela, Auzitegi horrek berak 2014ko martxoaren 14an emandako ebazpena osorik berretsi du.

Iurbenor auzia 2006an hasi zen. Higiezinen enpresa bat sortu zuen Jabyer Fernandezek, eta Fernando Garcia Macua Athleticeko presidente ohia zuen administratzaile.

Higiezinen gorakadaren garaian, Barakaldoko Sefanitroren 250.000 metro koadro erosi zituzten 2.000 etxebizitza eraikitzeko. Baina krisiak bertan behera utzi zuen egitasmoa, eta lursaila saldu behar izan zuten kredituak ordaintzeko. 2009an akordioa lortu zuten La Caixarekin eta BBKrekin, baina BEZari zegozkion 43 milioi euroak ez zituzten ordaindu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea