Ekonomia -

Martxak

CCOOk eta UGTk manifestazioa egingo dute larunbatean Bilbon

"Duintasuna eta Eskubideak" izango da leloa, eta babes soziala eta enplegua aldarrikatuko dituzte.

CCOOk eta UGTk maiatzaren 1ean Bilbon egindako martxa. EiTB
CCOOk eta UGTk maiatzaren 1ean Bilbon egindako martxa. EiTB
CCOOk eta UGTk maiatzaren 1ean Bilbon egindako martxa. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOOk eta UGTk manifestazioak deitu dituzte larunbaterako Bilbon, "Duintasuna eta Eskubideak" lelopean, babes soziala eta enplegua aldarrikatzeko, Unai Sordo eta Raul Arza bozeramaileek jakinarazi dutenez.

Sordoren esanetan, martxak eguerdian abiatuko dira, eta, horietan, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta ere defendatuko dute.

"Ez dugu aldarrikapen orokorra egin nahi; aginte publikoei dei egin nahi diegu neurri zehatzak har ditzaten", esan du.

Raul Arzak zorroztasun politikak errefusatu nahi dituztela azaldu du, "gero eta langabe gehiago dagoelako Euskadin".

Hain zuzen ere, PP Espainiako Gobernura iritsi zenetik, 25.000 langabe gehiago daudela eta lan merkatuak okerrera egin duela esan du Arzak. "Gero eta langile gehiagok aldi baterako kontratuak dituzte", ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea