Ekonomia -

Legealdiko lehena

Elkarrizketa sozialaren mahaia ELA eta LAB gabe bilduko da ostegunean

Deialdia Aburto sailburuak igarri du, Eusko Legebiltzarreko pasilloetan. Bilera ostegun arratsaldean egingo dute.

Mahai sozialaren bilera abenduaren 4an, ELA eta LAB gabe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarrizketa sozialaren Mahaia abenduaren 4ean bilduko da, Eusko Jaurlaritzak deituta. ELA eta LAB sindikatuak bilera horretara ez joatea erabaki dute. Aurreko legealditik lantalde horrek ez du bilerarik egin.

Deialdia Aburto sailburuak igarri du, Eusko Legebiltzarreko pasilloetan. Bilera ostegun arratsaldean egingo dute.

Legealdiko lehen batzar horretan, hurrengo hilabeteei begira jarraituko duten gai-ordena adostuko dute parte-hartzaileek. Horrez gain, babes sozialerako sistemaren aldeko adierazpen bat ere sinatuko dute.

CCOO eta UGT sindikatuak bilerak izango dira, baina ELAk eta LABek eutsi egin diote ez joateko hartu zuten erabakiari. Gehiengo sindikalaren jarrera ikusita bilera deitu izana kritikatu dute ELAk eta LABek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Langileen Alkartasuna albisteak Langile Abertzaleen Batzordeak