Ekonomia -

Elkarrizketa Sozialaren Mahaia

Enplegua eta babes soziala, Elkarrizketarako Mahaiaren lehentasunak

Bestalde, Miguel Angel Lujuak berretsi egin du ELAren eta LABen ilegalizazioa eskatu ez duela eta Confebaski egozten dioten dokumentua nork eman dien argitzeko eskatu die sindikatuei.

Jaurlaritzako, Confebaskeko, UGT eta CCOO sindikatuetako ordezkariak.
Jaurlaritzako, Confebaskeko, UGT eta CCOO sindikatuetako ordezkariak.
Jaurlaritza, patronala eta sindikatuak bildu dira, bost urteren ostean

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak legegintzaldiko lehen bilera egin du arratsalde honetan, baina ELAk eta LABek osatzen duten gehiengo sindikala ez da bertan izan.

Batzarrean datozen hilabeteotarako lehentasunak ezarri ditu eta erronka nagusiak enpleguari, babes sozialari eta lana eta familia uztartzeko neurriei lotuta egongo dira.

Elkarrizketa Sozialerako mahian gaur osatu dute, baina bileran lan egiteko oinarriak ezarri dituzte eta hiru aldeek (Jaurlaritza, Confebask eta UGT eta CCOO sindikatuak) eztabaidatzeko eta akordioetara heltzeko bitartekorik eraginkorrena elkarrizketa dela nabarmendu dute. Elkarrizketaren bidez lehiakortasuna bultzatuko dela eta horrek enplegua sortzea ekarriko duela ziur agertu dira.

Bileran ondoko hauek izan dira: Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua eta Arantza Tapia Ekonomia sailburua, Jaurlaritzaren izenean; Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea; eta Unai Sordo eta Raul Arza Euskadiko CCOOren eta Euskadiko UGTren idazkari nagusiak, hurrenez hurren.

Polemika

Bestalde, patronalaren eta ELA eta LAB sindikatuen artean piztutako polemika ere izan dute hizpide. Aipatu sindikatuek salatu dutenez, Confebaskek ELA eta LAB legez kanpo uzteko eskatuz dokumentu bat prestatu du.

Hiru aldeek onartutako adierazpen bateratuan, Confebaskeko presidenteak berriro ukatu du bi sindikatu horien ilegalizazioa eskatu duela.

Lujuak erantsi du barne ikerketa bat jarri dutela abian Confebasken ordenagailuetatik “manipulatutako” agiriren bat atera den edo ez argitzeko.

Nolanahi ere, ELAri galdegin dio Confebaskena dela dioten dokumentu hori nork eman dien publikoki esateko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea