Ekonomia -
Gabonetako erosketak
EAEko herritarren % 11,43k mailegu bat eskatuko dute Gabonetan
Hain zuzen ere, 160.525 pertsonak eskatu beharko dute, Gabonetako erosketak ordaindu ahal izateko.
Erredakzioa
EAEko herritarren % 11,43k (160.525 pertsona) mailegu bat eskatuko dute Gabonetako erosketak ordaintzeko, kelisto.es webguneak egindako ikerketa baten arabera.
Portzentaje hori Espainiako Estatuko batez bestekoaren azpitik dago, bertan % 12,9k eskatuko baitute mailegua.
Nafarroan, % 12,53k jo beharko dute finantziazio mota horretara, hau da, EAEn baino gehiago, baina Estatuan baino gutxiago.
Webgunearen arabera, kontsumitzaileek 671 euroko gastua egingo dute Gabonetan. 264 euro (% 39) opariak erosteko erabiliko dituzte, 212 euro (% 32) janarietarako, 104 euro (% 15) bidaietarako eta 91 euro (% 14) aisialdirako.
"Merkataritza zentro erraldoien kreditu txartelak eta soldata aurreratzea eskatzea dira Gabonetako erosketak finantzatzeko modu onenak, interes barik gastua hiru hilabetean ordaintzea ahalbidetzen baitute", aholkatu dute.