Ekonomia -

Nafarroako Parlamentua

Zergak jaitsiko dituen erreforma fiskala onartuko dute Nafarroan

Sozialistek proposatutako erreforma fiskala onartuko dute gaur Nafarroako Parlamentuan. UPNk babesa emango dio erreforma horri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sozialistek proposatutako erreforma fiskala onartuko dute gaur Nafarroako Parlamentuan. UPNk babesa emango dio erreforma horri. Oro har, zerga jaitsiera ekarriko du, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan edota ondarearen gaineko zergan, besteak beste.

Erreforma fiskala UPNk, PSNk eta PPk onartuko dute, urteko azken osoko bilkuran.

Foru eta Udal hauteskundeetarako bost hilabete falta direnean, errenta baxuenei eta ertainei, zergak jaitsiko dizkiete, 2011ko mailara atzera eginez.

Era berean, errentaren gaineko zergaren gehienezko tipoa % 52tik % 48ra murriztuko da. Eta sozietateen gaineko zerga, berriz, % 30etik % 25era enpresa handien kasuan.

Ondarearen gaineko zergagatik ordaindu beharrekoa ere jaitsiko dute, % 20 hain zuzen ere.

Urtarriletik aurrerako diru-sarrerentzako sartuko da indarrean, PSNk proposatu eta UPNk eta PPk babestuko duten erreforma.

Horrez gain, Etxebizitza eskubidea bermatzen duen legea ere onartuko du ezusterik ezean gaur parlamentuak.

Babes ofizialeko moduluak kalkulatzeko formula ezarriko du legeak eta Nafarroako etxeen erregistroa ere sortuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea