Ekonomia -

Balore Merkatuaren Batzordea

Inbertsio-zerbitzuak eskaini ezin dituzten enpresen berri eman dute

Inverbit Binary Options eta Markets Consulting enpresak dira baimenik ez dutenak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren arabera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikuskatzaileen erregistroan izena eman ez duten eta, ondorioz, Espainian inbertsio-zerbitzuak eskaini ezin dituzten bi enpresen berri eman du Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak.

Hain zuzen ere, Inverbit Binary Options (www.inverbit.com) eta Markets Consulting enpresak dira. Lehenengoa, Jose Alberto Casado Perezekin eta Heide Robertekin du lotura; bigarrena, berriz, Gerardo Navarro Lozanorekin.

Balioen Markatuaren 13. artikuluak zehazten duenez, inbertitzaileen babesaren alde egin behar du lan Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eta, horretarako, ezinbestekoa den informazioa zabaldu behar du. Hala, ikuskatzaileak ohartarazi egin du bi enpresa hauek ez daudela baimenduta Espainian zerbitzu hori eskaintzeko

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia