Ekonomia -
EIN
Sei hilabetez behera egin ostean, % 1,1ean amaitu du urtea KPIak
Antza denez, erregaien merkatzeak adierazlearen jaitsiera areagotu du; urtarrilean datua baieztatuz gero, 2009tik izandako jaitsierarik handiena litzateke.
Erredakzioa
Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) sei hilabetez gainbeheran izan da, abenduan ere urtetik urterako tasan % 1,1 behera egin eta gero, erregaien merkatzeak areagotuta, Estatistika Institutu Nazionalak gaur, asteartea, aurreratu duenez.
Urtarrilean datua baieztatuz gero, 2009ko uztailetk izandako jaitsierarik handiena litzateke (orduan % 1,4 jaitsi zen) eta, azaroarekin alderatuta, zazpi hamarren okerrera egingo luke.
Hala, salneurrien urtetik urterako beherakada nabarmenagoa izan da, uztailekoarekin alderatuta (% 0,3). Abuztuan ere behera egin zuen (% 0,5), iraliean (% 0,2), urrian (% 0,1) baita azaroan ere (% 0,4).
Era berean, hiletik hilerakoa aintzat hartuta, % 0,6ko jaitsiera izan da aurreko hilabetearekin erkatuta, aurreko bost urteetan hilabete horretan ez bezala, beti balore positiboak izan baititu.
KPI harmonizatuari dagokionez (prezioen aldaketak neurtzen ditu, euro guneko herrialdeen arteko batez bestekoa eginda), % 1,1 atzera egin duela baieztatu dute, aurreko hilabeteko sei hamarreneko jaitsiera baino okerragoa.