Ekonomia -
2014
Autoen salmenta % 18 hazi zen Hego Euskal Herrian
Espainiako Estatuko erkidego guztietan hazi zen ibilgailuen salmenta iaz, % 12,4tik % 36,2ra arteko portzentajeetan.
Erredakzioa
Autoen matrikulazioa % 18,2 hazi zen 2014an aurreko urtearekin alderatuta, eta % 18,52 egin zuen gora Nafarroan, Anfac ekoizleen elkarteak, Ganvam saltzaileenak eta Faconauto kontzesionarioenak jakitera eman dutenez.
Espainiako Estatuko erkidego guztietan hazi zen ibilgailuen salmenta iaz, % 12,4tik % 36,2ra arteko portzentajeetan.
Guztira 41.470 auto saldu zituzten Hego Euskal Herrian, aurreko urtean baino 6.500 gehiago, eta igoera PIVE diru-laguntza egitasmoarekin lotzen dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea