Ekonomia -

Radio Euskadi

'Deflazioaren arriskuaren aurrean EBZk neurriak hartu beharko lituzke'

Petrolioaren prezioaren beheranzko joerak deflazioa eragin dezakeela esan du Euskadiko Kutxako Ikerketa zuzendariak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Joseba Madariaga, Euskadiko Kutxako ikerketa zuzendaria. EiTB.
Joseba Madariaga, Euskadiko Kutxako ikerketa zuzendaria. EiTB.
Joseba Madariaga, Euskadiko Kutxako ikerketa zuzendaria. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Madariaga Euskadiko Kutxako Ikerketa zuzendariaren iritzian, balizko deflazioaren aurrean, Europako Banku Zentralak neurriak hartu beharko lituzke hilabete honetan bertan. Izan ere, petrolioaren prezioaren beheranzko joerak deflazioa eragin dezakeela ohartarazi du.

Petrolioaren beheranzko joeraz galdetuta, Madariagak azpimarratu du "albiste ona dela gure ekonomiarentzat", lehengai horren "menpeko" garelako, eta joera horrek faktura energetikoa merkatzea ekar dezakeela gaineratu du. Dena dela, petrolioaren prezioaren beheranzko joerak ez duela luzaroan iraungo uste du. "Egoeraren araberako joera da, bestela ezin da azaldu", esan du.

"Petrolioaren prezioa erortzeak deflazio egoera batera emango luke ekonomia. Espero dezagun hala ez gertatzea", esan du. Etor daitekeenaren aurrean, baina, Europako Banku Zentralak premiazko neurriak hartu beharko lituzkeela adierazi du Madariagak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Laboral Kutxa argazkiak