Ekonomia -
Zierbena
Bizkaiko Badia Gas enpresak hirugarren tankea estreinatu du
Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du EAEren hazkunde iraunkorrarentzat "inbertsio zuzena" dela.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Antonio Llarden Enagasen presidenteak Bizkaiko Badia Gas enpresaren hirugarren tankea inauguratu dute, hiru urteko lanen eta 130 milioi euroko inbertsioaren ostean.
Urkulluk inaugurazio ekitaldian azpimarratu duenez, tankea "inbertsio zuzena" da EAEren hazkunde iraunkorrarentzat. Antonio Llardenek, berriz, azpiegiturak euskal industria sareari "sakoneko" laguntza emango diola goraipatu du.
Orain, 2003an martxan jarri zen bergasifikazio plantak, hirugarren tankearekin, 450.000 metro kubikoko edukiera izango du.
Tanke berria, 150.000 metro kubikoko edukiera duena, Balzolak, Cobrak eta Senerrek osatutako aldi baterako enpresa elkarteak eraiki du, 130 milioi euroko inbertsioarekin.
Bizkaiko Badia Gas enpresako arduradunen hitzetan, tanke berriari esker, EAE "Atlantikoko arkuko gasaren sarrera atea" izango da, eta "energia horniduraren segurtasuna indartzen du".