Ekonomia -

Auzitegi Gorena

Gorenak delitutzat jo du enpresako Visa gastu pertsonaletan erabiltzea

Ebazpenean agertzen denez, "oinarrizko sen onak" agintzen du ezin dela txartela erabili "errepresentazio gastutzat hartu ezin diren gastu pertsonaletarako".

Kreditu txartela. Argazkia: EiTB
Kreditu txartela.
Kreditu txartela. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enpresaren Visa txartela gastu pertsonaletarako erabiltzea delitutzat jo du Auzitegi Gorenak, nahiz eta txartela erabiltzeko baimena eman duenak mugarik ez jarri, jabetze bidegabe delitu bat delako, gaur kaleratutako ebazpen batean agertzen denez.

Auzitegiak dio "oinarrizko sen onak" agintzen duela ezin dela txartela erabili "errepresentazio gastutzat hartu ezin diren gastu pertsonaletarako".

Hori horrela, Gorenak berretsi egin du Malagako Auzitegiak hiru enpresen administratzaileari eta bere emazteari, enpresetako baten administrariari, jarritako zigorra.

Izan ere, bi auzipetuek 450.000 eurotik gora gastatu zituzten enpresen Visa txartelak erabilita 1997 eta 2000 urteen artean, asteburuetako otorduetan, altzarietan, bidaietan eta aire egokitu sistema batean.

Beraz, Auzitegi Gorenak berretsi egin du lau urte eta erdiko kartzela zigorra bi auzipetuentzat, jabetze bidegabea egiteko faltsutasun delitua egiteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena albisteak Delituak albisteak