Ekonomia -
Emaitzak
CaixaBankek 620 milioi euro irabazi zituen 2014an
Erakundeak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, % 23,2ko hazkundea izan du azken urtean.
Erredakzioa
CaixaBankek 620 milioi euroko emaitza garbia izan zuen 2014an, orain urtebete aurkeztutako irabaziak baino % 23,2 gehiago, eta % 96,3 gehiago, kontabilitate araudi berriaren ondorioz 2013ko kontuak berradierazi ostean izandako datuekin alderatuta, bankuak prentsa ohar bidez jakitera emandako datuen arabera. Horrez gain, 2.084 milioi euroko zuzkidurak (% 48,3 gutxiago) erabiltzea erabaki zuen.
Interesen marjina 4.155 milioikoa izan zen (2013an baino % 5,1 gehiago); emaitza gordina, 6.940 milioikoa (% 9 gehiago); esplotazioa marjina, 3.167 milioikoa, aurreko urtekoaren bikoitza (% 100,5 gehiago), edo % 18 gehiago, errepikariari begiratuz gero. Erakundeak % 5,2ko hazkundea izan zuen bezeroen baliabideei dagokienez (271.758 milioi eurora) eta % 15,2koa, balantzetik kanpoko baliabideei erreparatuta.
Kreditu-inbertsioak % 1,4ko hazkundea izan zuen 2014ko azken hiruhilekoan (urteko datua negatiboa da oraindik), eta berankortasuna % 9,7koa izan zen, sektorearen batez bestekoa (% 12,8) baino hobea, % 55eko estaldura izanik. CaixaBanken kapitalaren ratioa % 13,1ekoa da (% 12,3, guztira kargatutakoa), eta likidezia 56.665 milioikoa.