Ekonomia -
2014ko balantzea
Santanderren mozkinak % 141 hazi ziren iaz Espainian
Hain zuzen ere, 1.121 milioi euro irabazi zituen. Talde osoaren mozkinak 5.816 milioikoak izan ziren, % 39,3 gehiago.
Erredakzioa
Santander taldeak 1.121 milioi euroko mozkin garbiak izan zituen iaz Espainian, hau da, aurreko urtean baino % 141 gehiago.
Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) gaur igorri dion txostenaren arabera, talde osoak 5.816 milioi euro irabazi zituen 2014an, % 39,3 gehiago.
Espainiako merkatuaren ekarpena hirugarren handiena izan zen Santanderrentzat. Lehena Erresuma Batukoa izan zen, 1.576 milioi euroko mozkinak izan baitzituen bertan; eta Brasilgoa, bigarren, 1.558 milioi irabazi zituelako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea