Ekonomia -
Industria Ministerioari
Energia-erreformaren eragina arintzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak txostena bidali dio Industria Ministerioari, energia sektorearen erreformak Euskadiko industrian izan duen eragina hainbat neurriekin arindu dezaten.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako eta Lehiakortasunerako sailburu Arantxa Tapiak txostena bidali dio Industria Ministeriori, energia sektorearen erreformak Euskadiko industriari eragiten ari dion kaltea adierazteko xedez.
Jaurlaritzak ohar baten bidez azaldu duenez, "euskal industrian izaten ari den eragina aztertzeaz gain, sei neurri zuzentzaile ere proposatzen ditu txosten berri horrek, industria arloaren lehiakortasuna sustatzeko eta, aldi berean, sistema elektrikoaren defizita murrizten jarraitzeko".
Halaber, "Eusko Jaurlaritzak joan den abenduaren 29an sektore eta enpresa industrialetako ordezkariekin egin zuen bileran hartutako konpromisoak betetzea dakar txosten horrek, elektrizitate sektorearen erreformak eta enkante bidezko etengarritasunaren ordainketa sistema berriak eragindako sektore eta enpresa industrialetakoekin, hain zuen ere".
Jaurlaritzaren aburuz, araudi berriak hainbat kalte eragin ditu euskal industrian, hala nola, "energiara sartzeko kostuak eta sistema elektrikoaren defizita murrizteko bideak dira lehenbailehen konpondu behar direla, energia asko kontsumitzen duten sektoreetan eragin kaltegarriagorik izan ez dezaten".
Sei ildo
Eusko Jaurlaritzak ministrori aurkeztutako proposamena honako sei jarduera-ildo hauetan laburbiltzen da: energia kostuen behatoki bat eratu; sartzeko tarifa industrialen sistema bat ezarri, lehiakorrak, europarrak eta ez diskriminatzaileak izan daitezen; egungo etengarritasun sistema berregituratu; enpresak saretara sartzeko bideak hobetu; aldi baterako zerga salbuespen sektorialak izan; eta energiaren gainkostu sozialak eta ez penintsularrak Estatuaren Aurrekontu Orokorretara bideratu edo aldatu.