Ekonomia -

Ogasuna

Nafarroako Volkswagenen BEZari buruzko akordioa berretsi dute

Itun Ekonomikoaren aldaketa ekarriko duten akordio guztiak berretsi dituzte, tartean Foru Erkidegoaren zerga eskumena.

Barcina eta Montoro. Argazkia: Efe
Barcina eta Montoro.
Barcina eta Montoro. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako eta Frantziako gobernuek berretsi egin dituzte Itun Ekonomikoaren aldaketa ekarriko duten akordioak, tartean Foru Erkidegoaren zerga eskumena, Estatuaren eta Iruñearen arteko gatazkak murriztea helburu.

Negoziazio Batzordean berretsi dituzte akordioak, Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak eta Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak Ogasun Ministerioaren egoitzan bilera egin ostean.

Lourdes Goicoechea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari eta Nafarroako presidenteordeak azaldu duenez, urtarrilaren 21eko akordioak berretsi dituzte, eta "Nafarroak duen zerga eskumena azpimarratu" dute.

Hori horrela, Itun Ekonomikoaren 2. eta 6. artikuluak aldatu dituzte, Nafarroaren zerga eskumena bermatua izan dadin, eta atzeraeragina duten zerga batzuk sartuko dituzte, elektrizitatearena eta nuklearrena adibidez.

Akordio horri esker, Volkswagenen 1.500 milioi euroko BEZaren ordainketak sortutako gatazka ere konpondu dute, azkenean 800 milioi eurotan geratuko dena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak