Ekonomia -

EITB

Eusko Irratiko greba 'arrakastatsua' izan dela esan dute sindikatuek

Eusko Irratiko zentro-arteko komitearen arabera, irratietako langileen “gehiengoak” egin du bat 24 orduko lanuztearekin.

Eusko Irratiko langileen elkarretaratzea EiTBren Bilboko egoitzan.
Eusko Irratiko langileen elkarretaratzea EiTBren Bilboko egoitzan.
Eusko Irratiko langileek 24 orduko greba egin dute

1:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Irratiko zentro-arteko batzordeak "arrakastatsutzat" jo du astearte honetan EiTBko irratietan deitutako greba.

EiTBko administrazio kontseiluak bilera egin du arratsalde honetan, besteak beste, Eusko Irratian 30 lanpostu desagertzea ekarriko duen lan-erregulazio espedientea bertan behera uzteko eskaera aztertzeko.

Gauzak horrela, ELA, ESK eta CCOO sindikatuek 24 orduko lanuztea deitu dute gaurko, eta, ohar baten bidez jakinarazi dutenez, EiTB taldeko irrati ezberdinetako "langileen gehiengoak" egin du bat grebarekin.

Amaitzeko, aurrerantzean eman beharreko urratsak gaur administrazio kontseiluak adosten duenaren arabera erabakiko dituztela zehaztu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea