Ekonomia -

Finantza operazioa

UIL Holdings konpainia estatubatuarra erosi du Iberdrolak

Operazioarekin, AEBko argi-konpainia handienetakoa eta bigarren operadore eolikoa bihurtuko da Iberdrola. Gainera, New Yorkeko burtsan kotizatuko du.

Ignacio Sanchez Galan buru duen taldeak AEBn duen indarra handitu nahi du. EFE
Ignacio Sanchez Galan buru duen taldeak AEBn duen indarra handitu nahi du. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrolak UIL Holdings AEBko konpainia elektrikoa erosi du 3.004,2 milioi dolarren truke (2.647,8 milioi euro), eta New Yorkeko Burtsan kotizatzeari ekingo dio Iberdrola USA filialarekin bat eginda.

Bi konpainiek jakinarazi dutenez, Iberdrola USA eta UIL bat eginda, AEBko konpainia elektriko handienetakoa eta bigarren operadore eoliko handiena bihurtuko da Ignacio Galanek zuzentzen duen enpresa.

Operazioa gauzatzeko, bat-egitearen ondorioz sortuko den enpresaren tituluen % 18,5 eta 597 milioi dolar (526 milioi euro) eskudirutan emango dizkie UIL konpainiaren akziodunei.

Hori horrela, akziodunek enpresa estatubatuarrean dituzten bezainbeste titulu eskuratuko dituzte konpainia berrian, eta 10,50 dolar (9,25 euro), titulu bakoitzeko. Bestela esanda, akzioko 52,75 dolar jasoko dituzte.

Ibedrola USA konpainia berria, New Yorkeko Burtsan

Bat-egitea gauzatuta, New Yorkeko Burtsan kotizatzeari ekingo dio enpresa berriak. Konpainiaren jabetzari dagokionez, % 81,5 Iberdrolaren esku egongo da eta % 18,5 UILko akziodunen esku.

AEBko Connecticut eta Massachusetts estatuetan jarduten du UIL Holdings korporazioak, eta 4.100 milioi dolar balio du.

Iberdrola munduko konpainia elektriko handienetakoa, Erresuma Batuan liderretako bat eta AEBko operadore eoliko garrantzitsuenetakoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak