Ekonomia -

Epaiketa

Epsilon auziaren epaiketa, gero eta gertuago

Arabako Auzitegiak atzera bota du Joan Villadelpratek, Epsiloneko administratzaileak, aurkeztutako helegitea.

Joan Villadelpraten artxiboko irudia
Joan Villadelprat
Joan Villadelpraten artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epsilon enpresaren porrotean ustez izan zen bidegabeko jabetzea eta delitu sozietarioa epaitzeko epaiketa gero eta gertuago da. Arabako Auzitegiak atzera bota du Joan Villadelpratek, Epsiloneko administratzaileak, aurkeztutako helegitea.

Arabako auzitegiko bigarren atalak argitaratu duen autoak jasotzen duenez, atzera bota ditu bai Villadelpratek, bai eta Mark Payne britaniarrak aurkeztutako helegiteak. Azken horrek 2011ko apirilean bigarren enpresa bat sortu zuen eta Epsiloneko langileak hartu zituen bertan. Hilabete beranduago auto lasterketekin lotutako aktibo guztiak saldu zizkioten.

Epsilonen zorrek eragindako kalteak ordaintzera zigortu zuten Villaldeprat 2013an. Epsilonen porrotaren ‘errudun’ bakartzat jo zuten Villaldeprat eta 900.000 euro ordaintzera zigortu zuten. Zigor ekonomikoaz gain, kanpo ondasunak hiru urtez kudeatzeko debekua ere ezarri zioten.

Helegitea atzera bota ondoren, Gasteizko lehen Instrukzio Epaitegiak auziaren instrukzio penala amaituko du. Bertan ikertzen ari dira enpresaren porrotean zigortzeko moduko kaudimengabeziarik izan zen, edo eta bidegabeko jabetzarik edo delitu sozietariorik.

Epe hori amaituta, ahozko epaiketa hasteko autoa zehaztuko da.

Villadelprartek eta Paynek helegitea jarri zuen “defentsa-gabezia” eta “motibazio falta” argudiatuta. Auzitegiak atzera bota du eta ez du errekurtsorik onartutako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak albisteak