Ekonomia -
Nafarroa
Faureciako langileek astelehenean bozkatuko dute aurreakordioari buruz
Ostiralean, Zuzendaritzak eta UGT eta CCOO sindikatuek akordioa lortu zuten. LAB eta CCOO, aldiz, aurka agertu dira “itxiera adostea” ekartzen duelako.
Erredakzioa
Burlatako Faurecia lantegiko langileen batzarrean atzo, ostirala, Faurecia Lear enpresen eta UGT eta CCOO sindikatuen artean lortutako aurreakordioa eztabaidatu du dute, baina ez dute bozkatu eta astelehenean egitekoa den beste batzar batean bozkatzea erabaki dute.
Langileen ordezkarien artean aurretik zeuden desadostasunak (ELAk eta LABk esan zuten ez zutela babestuko) berriz ere azaleratu dira batzarrean, Chechu Rodriguez Industria arloko CCOOren Nafarroako idazkari nagusiak onartu duenez.
Aurreakordioa babestu dutenen sindikatuen arabera, bi helburu nagusiak eskuratu dituzte; batetik, ICFk “ez du itxiko martxoaren 31an eta, bestetik, langileek ez dira lan gabe geratuko modu zakarrean”.
Multinazionalek eta langileen batzordeak akordioa lortu zuten eta, CCOOren arabera, 2016ra atzeratu dute enpresaren itxiera.
Sindikatu horren arabera, lortutako akordioari esker Faurecia ICF “ez ixteko” bide bat zabaldu da, “beste aukerak eta konpromiso zehatzak, lantegiaren jarduera bultzatzeko, erdiesteko denbora irabazi da”. Gainera, “Nafarroako Gobernuari kolaborazioa” eskatu diote “2016 urtea bukatu baino lehen” beste aukerak bilatzeko.
Olan, autoen irristailuak egiten dituzte 190 bat beharginek.
LAB, aurka
Langile Abertzaleen Batzordea (LAB) sindikatuak ez zuen babestuko enpresaren Zuzendaritzak eta UGT eta CCOO sindikatuek lortutako akordioa, esan zuenez, “gaurtik itxiera adostea ekartzen” duelako.
Ohar baten bidez, LABek onartu egin zuen akordioaren bidez datorren urteko abendura arte luzatuko dutela jarduera, 55 urtetik gorakoentzat aurretiazko erretiroak jasotzen dituela, nahi izanez gero langileek alde egitea (ordainduta) eta beste lanpostu batean egokitzea aurreikusi duela, baina azpimarratu du enpresak itxiera mantentzen duela, 2016ko abenduan.