Ekonomia -

Erosketa

Sabadellek TSB britainiarra erosi du, 2.347 milioi euroren truke

Akordioak jasotzen duenez, TSBko akziodunek 340 penny jasoko dituzte akzio bakoitzeko.

Sabadell Bankuaren egoitza. Argazkia: Sabadell Bankua
Sabadell Bankua
Sabadell Bankuaren egoitza. Argazkia: Sabadell Bankua

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sabadell Bankuak TSB banketxe britainiarra erosteko akordioa lortu du, erakundeak Londresko Balore Merkatuari igorritako oharraren arabera. Sabadellek 2.347 milioi euro, 1.700 milioi libera, ordainduko ditu.

Azken asteetan izandako elkarrizketetan adostu dute erosketa. Akordioak jasotzen duenez, TSBko akziodunek 340 penny jasoko dituzte akzio bakoitzeko.

Operazioa egin ahal izateko, Sabadell bankuak 1.600 milioi euroan handituko du kapitala. Sabadell erakundeko administrazio kontseiluak aho batez onartu du eskaintza, eta TSB bankuak eskaintza onartzeko eskatu die akziodunei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea