Ekonomia -

Kutxa

Xabier Iturbe berriro izendatzearen aurkako auzia, epaiaren zain

Erabaki guztiek estatutuak bete zituztela defendatu du Kutxak. Bestalde, Administrazio-kontseiluan “irregulartasunak” izan zirela argudiatu du EH Bilduko abokatuak.

Epaiketaren jendaurreko saioa Donostian. Argazkia: EFE
Epaiketaren jendaurreko saioa Donostian. Argazkia: EFE
Epaiketaren jendaurreko saioa Donostian. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012ko azaroaren 21ean Kutxako Administrazio-kontseiluak adostutako akordioak auzitara eraman zituen EH Bilduk. Epaiketa sententziaren zain geratu da gaur. Administrazio-kontseiluak Xabier Iturbe aurrezki-kutxako presidente izendatu zuen berriro. Epaia 20 bat egun barru jakitera ematea espero da.

Donostiako epaitegietan jendaurreko saioa egin dute asteazken honetan. Xabier Iturbe bera, Jone Etxeberria Donostiako Udalaren ordezkaria Kutxako Asanbladan, Asier Imaz Kutxako kontseilari ohia (Gipuzkoako Aldundiaren ordezkaria), Xabier Irazusta Kutxako langile erretiratua, Koro Aldaz Alcerreko presidentea eta Rosa Maria Fatima Leal Kutxako idazkariak lekuko gisa deklaratu dute.

2013ko urtarrilaren 31ean demanda aurkeztu zuten Administrazio-kontseiluaren EH Bilduko zazpi ordezkariek. 2012ko azaroaren 21ean Kutxako batzarrak hartutako akordioak baliogabe uztea eskatu zuten.

Oscar Padura auzi-jartzaileen abokatuak azaldu duenez, Kutxako Administrazio-kontseiluan “irregulartasunak” izan ziren eta adostutako akordioak “baliogabe” utzi beharko lirateke.

Kontseiluaren erabakien aurka helegitea aurkezteko epea 40 egunekoa dela esan du Joanes Labayen Kutxako abokatuak. EH Bilduk eskaera 2013ko urtarrilaren 31 aurkeztu zuela gogorarazi du Labayenek, ondorioz, epez kanpo egongo litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank albisteak