Ekonomia -

Greba Frantzian

Kontrolatzaileen grebak eragin handia izan du Biarritzen eta Loiun

Loiun, Air Francek lau hegaldi utzi ditu bertan behera. Biarritzen, grebak eragin nabarmena izan du gaur goizean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eragin handia izaten ari da Biarrizko aireportuan Frantziako aire-kontrolatzaileak egiten ari diren greba.

Hego Euskal Herrian ere izaten ari da eragina aire-kontrolatzaile frantsesen greba. Loiun, Air Francek lau hegaldi utzi ditu bertan behera. Goizean goiz Parisera abiatu dena ohiko orduan joan da, baina Parisera iritsi behar zuten bi hegaldi eta bertatik iritsi behar zuten beste bi bertan behera geratu dira.

Egunaren amaieran, Bilbotik Parisera atera behar duen hegaldia ez dute bertan behera utzi, oraingoz.

Guztira, Frantziako eta Espainiako estatuen artean gaur egin behar ziren 180 hegaldietatik 23 bertan behera geratu dira.

Bartzelonako aireportuak pairatu ditu kalte handienak. 12 hegaldiri eragin die Frantziako aire-kontrolatzaileen grebak. Frantziar Estatuan, hegaldien % 40 bertan behera utzi behar izan dituzte, grebaren eraginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Biarritz albisteak