Ekonomia -

Bilera Urkullurekin

Euskal industriaren ahalmena balioetsi du Siemenseko Estatuko buruak

Iñigo Urkullu lehendakariarekin izan duen bileran, besteak beste, garapenerako eta modernizazio teknologikorako aukerez hitz egin dute.

Rosa Garcia Siemenseko Espainiako presidenteak eta Urkulluk bilera egin dute gaur. Argazkia: EFE
Rosa Garcia Siemenseko Espainiako presidenteak eta Urkulluk bilera egin dute gaur. Argazkia: EFE
Siemens Alemaniako multinazionala Jaurlaritzarekin bildu da

1:04

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rosa Garcia Siemenseko Espainiako presidenteak azpimarratu duenez, euskal industria Estatu espainiarreko eta Europako "ahaltsuenetako" bat da eta, horregatik, haren esanetan, Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) harro egon daiteke haren sendotasunaz. Euskal industriaren pisua % 21ekoa da EAEko Barne Produktu Gordinean.

Garcia Urkullu lehendakariarekin elkartu da gaur goizean eta, besteak beste, osasun eta energia jasangarrien alorretan egon daitezkeen garapenerako eta modernizazio teknologikorako aukerez hitz egin dute.

Siemens multinazionalak Espainian duen arduradun gorenak lehendakariari proposatu dio bilera espezifikoak egitea Eusko Jaurlaritzako Sail ezberdinetako arduradunekin.

Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Garciak EAEko industriaren egoera ere hizpide izan du. Asteazkenean ezagutu zen euskal industriak % 1,8 egin zuela atzera otsailean, 2014ko otsaileko datuarekin alderatuta.

Hala eta guztiz ere, Siemenseko Espainiako presidenteak ziurtatu du euskal industria "ahaltsua" eta Espainiako eta Europako indartsuenetako bat dela. Hori dela eta, ukatu egin du EAEk inolako "konplexurik" izan behar duenik. "Harrotu zaitezte, ahal duzue eta", adierazi du.

Garciak gogoratu duenez, euskal industriak Barne Produktu Gordinean duen pisua % 21 ingurukoa da eta azaldu du horregatik lortu duela EAEk ingurukoen langabezia-tasa baino baxuagoa izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu biografia Eusko Jaurlaritza albisteak