Ekonomia -
Erreskate Funtsa
Ekarpenek kaltetutako 300.000 lagunek errekuperatu dute inbertsioa
FROBen bitartekaritza prozesuei esker errekuperatu dute dirua, Espainiako Erreskate Funtseko presidenteak azaldu duenez.
Agentziak | Erredakzioa
FROB Espainiako Erreskate Funtsa partaide den finantza erakundeetan ekarpenek kaltetutako 300.000 lagunek euren inbertsioa errekuperatu dute edota errekuperatzeko bidean daude, bitartekaritza prozesuei esker.
Fernando Restoy FROBeko presidenteak eman ditu datuok, gaur, Kongresuko Ekonomia Batzordean. Haren hitzetan, bitartekaritza prozesuetan parte hartzeko aukera izan duten txikizkako inbertitzaileen % 57 dira dirua errekuperatzea lortu dutenak, eskaria egin dutenen % 72.
Restoyk esan duenez, "datuoi erreparatuta, FROBek bideratutako bitartekaritza prozesuak inbertitzaileen praktika okerrak konpontzeko mekanismo eraginkorrak direla ondoriozta dezakegu".
Gordailuen Bermerako Funtsak ezarritako likidezia mekanismoek ere izan dute zerikusia, FROBeko buruaren arabera, inbertsioak errekuperatzeko orduan.