Ekonomia -

Obrak gaur hasi dira

Alstom enpresak Ortuellan eraikiko du bere zentro industrial berria

Lantegi berria 2015. urte amaieran inauguratzea aurreikusi dute. Guztira 12 milioi euro bideratuko dituzte lan horietara.

Alstomek Ortuellan eraikiko du industria-zentro berria

01:17

IKER GOMEZ | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alstom enpresak Ortuellan eraikiko du bere egoitza berria. Potentzia txiki eta ertaineko sorgailu hidroelektrikoak egiten ditu Alstomek, eta gaur bertan hasi ditu eraikin berria egiteko obrak. Egun Trapagaranen dituen instalazioen tokia hartuko du Ortuellako zentro industrialak.

Meatzaritza jarduerak ABBri saldu zizion Alstomek 2013ko uztailean, eta Trapagarango egoitza ere ABBri transferitzea adostu zuten orduan.

Lantegi berria 2015. urte amaieran inauguratzea aurreikusi dute. Guztira 12 milioi euro bideratuko dituzte lan horietara.

Ortuellako egoitza 10.000 metro koadroko partzela batean eraikiko dute, eta 6.300 metro koadroko eraikina izango du: 5.000 metro koadro, industria-jardueretarako, eta beste 1.300, bulegoetarako.

Alstom taldeak bederatzi zentro ditu. Potentzia txiki eta ertaineko sorgailuak egiten ditu, eta produkzio gehiena (% 80) atzerrian saltzen dute (batez ere, Latinoamerikan, Asian eta Europan).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ortuella albisteak