Ekonomia -

Confebasken dokumentua

Jaurlaritzak 'pribatuan aitortzen du' ilegalizazio eskaria egon zela

Halaxe adierazi du Txiki Muñoz ELAren idazkari nagusiak, Confebaskek ELA eta LAB legez kanporatzeko egin omen zuen eskariari erreferentzia eginez.

Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusia. Argazkia: Efe
Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusia.
Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusia. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusiak esan du Eusko Jaurlaritzak "pribatuan aitortu" duela Confebask patronalak ELA eta LAB sindikatuak legez kanporatzeko eskatzen zuen dokumentua existitzen dela.

"Jaurlaritzak pribatuan aitortu digu dokumentu hori existitzen dela", adierazi du Muñozek lan-ezbeharren inguruko balantze bat emateko prentsaurrekoan.

"Jaurlaritzako pertsona batzuek aitortu digute pribatuan dokumentu hori egiazkoa dela eta zalantza bakarra zuten, ELA eta LAB siglak kendu ziren ala ez, baina bazekiten dokumentua existitzen zela, eta patronalean zuela jatorria", berretsi du kazetarien galderei erantzunez.

Muñozek uste du Jaurlaritzaren barruan "bi mezu" daudela, baina "politika bakarra", eta komunean dutena omen da Jaurlaritza "Confebaskekin dagoela, planteatzen duen guztiari babesa ematen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza ELA albisteak LAB Confebask argazkiak