Ekonomia -
Bankua
Kutxabankek estatutuak aldatuko ditu kontseilari ordezkaria edukitzeko
Ofizialki ez dago kargu horretarako proposamenik, baina azken asteotan hainbat hedabidek Javier Garcia de Lurueña zuzendari nagusiordeardearen izena aipatu dute.
agentziak | erredakzioa
Kutxabanken Administrazio Kontseiluak erakundearen estatutu sozialak aldatzeko proposamena helarazi dio Akziodunen Batzorde orokorrari, kontseilari ordezkari karguaren figura sortzeko, orain arte ez baitzegoen halakorik.
EAEko hiru aurrezki kutxen bat-egitearen ondorioz jaiotako bankuko kontseiluak hileroko bilera egin du gaur Bilbon.
Kutxabankek jakitera eman duenez, proposamen horrekin batera, Administrazio Kontseiluaren eta beste hainbat Ordezkari Batzorderen araudia aldatzea ere adostu dute.
Ikuskariak proposatuta abiatutako prozesuaren baitan kokatzen dira akordio hauek; izan ere, kontseilari ordezkariaren kargua ezartzeko aholkatu zien, nahiz eta Kutxabankek eta lehengo aurrezki kutxek ez izan, bankuen munduan ohikoa delako.
Gregorio Villalabeitia presidenteak proposatuko du kontseilari ordezkari izateko hautagaia. Ofizialki ez dago kargu horretarako proposamenik, baina azken asteotan hainbat hedabidek Javier Garcia de Lurueña zuzendari nagusiordeardearen izena aipatu dute.
Kutxabankek dagoeneko baieztatu du maiatzaren amaieran izango dela ziurrenik izendapena, 28rako izango baita administrazio kontseiluaren hitzordua.