Ekonomia -
Loiu
Aire-bide berri abiarazi dute Bilboko aireportutik Zurichera
Ekimenak lagunduko du turisten joan-etorriak sustatzen; gainera, Euskadi eta Suitzaren arteko negozioetan ere eragingo du, astean hiru hegaldi eginda.
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko Aireportuak aire-bide berri bat abiarazi du Zurichera, Swiss enpresa suitzarraren eskutik; atzo egin zuen lehen hegaldia.
Gaur, igandea, Bilboko Aireportutik zabaldu dutenez, aire-bide berriak lagunduko du turisten joan-etorriak sustatzen; gainera, Euskadi eta Suitzaren arteko negozioetan ere eragingo du, astean hiru hegaldi eginda.
Halaber, Ekialde Ertainera, Afrikara eta Indiara bidaiatzea ahalbidetuko du, Zuricheko "hub" bati esker (hegaldien arteko zubia), hori baita Swissek jarduten duen aireportu nagusia.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea