Ekonomia -

Ikerketa

Hamar euskal herritarretatik hiruk ez dute ezertxo ere aurrezten

Diru sarrenen % 17 bideratzen dute aurreztera. Hala, gastu handiago bati aurre egiteko zorpetu behar izaten dira.

Eguneroko gastuek eta soldata txikiek eraginda, askok ezin dute aurreztu.
Eguneroko gastuek eta soldata txikiek eraginda, askok ezin dute aurreztu.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar euskal herritarretatik hiruk ez dute hilero ezertxo ere aurrezten. Hala ondorioztatu du Rastreator.com prezio alderatzaileen webguneak egindako Sarean alderatuz Zentzuz Aurrezteko II. Ikerketak.

Espainiako Estatuko 2.000 laguni mezu elektroniko bidez egindako galdeketa oinarri hartuta, egoera ekonomikoaren argazkia egin du ikerketak. Itaundutako euskal herritarren arabera, egoera 2014an baino positiboagoa da, baina hilean zerbait aurrezteko gaitasuna dutenen kopurua % 1,5 jaitsi da. Hala, galdetutakoen % 70,6k hilero-hilero dirutxo bat aurrezten dute.

Dena dela, euskal herritarren aurrezteko ahalmena murritza da oraindik ere, hamar herritarretik hiruk ez dute ezertxo ere aurrezten.

Ikerketaren arabera, galdetutakoen % 66,3k gastuen hileko planifikazioa egiten dute eta apartekoei aurre egiteko dirutxo bat gordetzen du. Diru sarreren % 17 aurreztera bideratzen dute. Hortaz, gastu handiago bati aurre egiteko zorpetu behar izaten dira.

Rastreatorren ikerketak agerian utzi du prezio alderatzaileen webguneak erabiltzea ohiko bilakatu dela euskal herritarrentzat: %83,7k uste dute oso lagungarriak direla aurrezteko orduan. Hala, zerbitzu bat kontratatu edo produktu bat erosi baino lehen, prezioak alderatzen dituzte euskal herritarren % 92,4k, bai Internet bidez zein dendetara zuzenean joz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia albisteak