Ekonomia -

Gasteiz

Gasteizko 13 autoeskola zigortu dituzte prezioak adosteagatik

Lehiaren Euskal Agintaritzak delitu oso larritzat jo du eta 143.000 euroko isuna jarri die.

Isuna jaso duen Gasteizko autoeskoletako bat. Artxiboko irudia: EiTB
Isuna jaso duen Gasteizko autoeskoletako bat. Artxiboko irudia: EiTB
Isuna jaso duen Gasteizko autoeskoletako bat. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehiaren Euskal Agintaritzak 143.000 euroko isuna ezarri die Gasteizko 13 autoeskolari, prezioak adostea eta "kartel gisa" funtzionatzea egotzita. Halaber, ikertutako hiru autoeskola zigorrik gabe utzi dituzte, horietan ez dutelako delitu zantzurik aurkitu.

Lehia Agintaritzak delitu oso larritzat jo du eta, hori dela eta, isuna eragin duten jardunbideak etetea eta isuna betetzea eskatu du.

Gasteizen diharduten 13 autoeskolari 143.000 euroko isuna ezarri die Lehiaren Euskal Agintaritzak, Lehiaren Babeserako Legearen lehen artikulua urratu dutela egiaztatu ondoren. Aipaturiko artikuluak galarazi egiten ditu lehia mugatzen edota faltsutzen dituzten era guztietako akordioak, tartean, prezioak, merkataritza edo zerbitzu baldintzak adostea.

Aipaturiko erakundeak egiaztatu ahal izan duenez, B motako gidabaimena lortzeko klase praktikoen prezioa adostu zuten zigortutako autoeskolek 2010etik 2013ra bitartean.

Hauek dira zigortutako autoeskolak: Alava, Añua, Claxon, Gasteiz, Mendiko, Olarizu, Gorbea, Artziniega, Km0, San Prudentzio, Zaldivar, Mendizorrotza eta Aurrera.

Dena den, autoeskola bakoitzari ezarritako isunaren kopurua ezberdina da, besteak beste, enpresa bakoitzaren negozio bolumenaren eta adostutako tarifa indarrean egon zen epearen arabera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz