Ekonomia -
Aurreikuspen ekonomikoak
2015ean % 2,9 haziko da EAE, eta 2016an, % 3,1, Ceprederen arabera
Iragarpen Ekonomikoen Zentroaren azterketaren arabera, Nafarroako ekonomia % 2,6 haziko da aurten eta % 3,3, 2016an.
Agentziak | Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) % 2,9 haziko da 2015ean eta % 3,1, 2016an, Iragarpen Ekonomikoen Zentroak (Ceprede) Estatuko erkidegoen Barne Produktu Gordinaren bilakaeraz egindako estimazioaren arabera.
Aurten 10 izango dira % 2tik gorako hazkundea izango duten erkidegoak. Tartean daude, EAE eta Katalunia, biak ala biak % 2,9 haziko dira. Nafarroa ere, 'top 10' honetan izango da, Barne Produktu Gordina % 2,6 haziko baita.
2016rako aurreikuspenei dagokienez, Nafarroak EAEri aurrea hartuko dio, % 3,3 haziko baita datorren urtean ekonomia. Euskadiren kasuan, hazkundea bi hamarren txikiagoa izango da; hau da, % 3,1ekoa.