Ekonomia -

Maiatzaren 26tik 29ra

1.200 erakusketarik parte hartuko dute bost azokatan, BECen

Azpikontratazioa, Ferroforma eta Fitmaq azokak maiatzaren 26an hasiko dira. Egun bat geroago ‘Pumps & Valves’ eta ‘Maintenance’ erakusketa berriak abiatuko dira.

Bilbao Exhibition Centre (BEC). Artxiboko irudia: EiTB
Bilbao Exhibition Centre (BEC). Artxiboko irudia: EiTB
Bilbao Exhibition Centre (BEC). Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 bat herrialdeko 1.200 bat erakusketarik bost azokatan parte hartuko dute maiatzaren 26tik 29ra bitartean, Bilbao Exhibition Centren (BEC), Barakaldon (Bizkaia). 40 bat herrialdeko 25.000 bat profesional bertaratzea espero dute.

Azpikontratazioa (Fabrikazio Ekipo eta Prozesuen Nazioarteko Azoka), Ferroforma (Burdindegi, Brikolaje eta Industria Hornikuntzaren Nazioarteko Azoka) eta Fitmaq (Bigarren Eskuko Makineriaren Nazioarteko Feria) maiatzaren 26an hasiko dira.

Egun bat geroago bi azoka berri hasiko dira BECen egutegian: ‘Pumps & Valves’, ponpa eta balbulen sektoreko erakusketa, eta ‘Maintenance’ mantentze-lanen azoka.

25.000 profesional

Xabier Basañez BECen zuzendari nagusiak goraipatu duenez, urteko gertaera “esanguratsuena eta garrantzitsuena” da bost azokak aldi berean egiten direlako. Gainera, industriarekin lotutako “sektore estrategikoak” direla esan du Basañezek. 25.000 profesional bertaratzea espero du BECen zuzendariak.

Ferroforma azokak 25 herrialdeko 355 erakusketari izango ditu. Bi eremu ezberdin izango ditu feriak, industria alde (‘Industry’) bat tresna, ekipo eta horniketarekin, eta etxera aplikatutako beste bat (‘Home’) brikolaje eta burdindegi produktuekin, besteak beste.

Azpikontratazioa sektorearen enpresa txiki eta ertainentzako azoka bakarra da Espainian, eta 24 herrialdeko 592 erakusketarik parte hartuko dute bertan. Enpresen % 80 fabrikazio prozesuen hornitzaileak dira.

Bestalde, bigarren eskuko makineria sektoreko 20 parte-hartzaile izango ditu Fitmaq azokaren bigarren edizioak. Latinoamerikako enpresek ere zeresana emango dute erakusketa horretan. Garapen bidean dauden herrialdetako enpresei zuzendutako eskaintza aurkeztuko dute erakusketariek.

Azkenik, ‘Pumps & Valves’ y ‘Maintenance’ azokek 225 erakusketari izango dituzte. Horrela, antolatzaileen iragarpenak gainditu dituzte bi feria berriek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Barakaldo albisteak BEC albisteak