Ekonomia -
Eusko Jaurlaritza
Etxetresnak eta leihoak berritzeko beste egitasmo bat, abian
EAEko energia eskaria % 0,6 murriztea izango da helburua, 60.000 etxebizitzak kontsumitzen dutena, eta enpresei dago zuzenduta bereziki.
agentziak | erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak etxetresnak eta leihoak berritzeko beste egitasmo bat jarriko du abian energia aurrezteko helburuarekin, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), diru-laguntzak kudeatzen dituenak, iragarri duenez.
A+++ eraginkortasuneko etxetresnak finantzatzeko egitasmoari uztailean emango diote hasiera, eta milioi bat euroko aurrekontua izango du, leihoenak, irailean hasiko denak, bezalaxe.
Energiaren eraginkortasunerako eta energia berriztagarrien aldeko 12 milioi euroko egitasmo zabalaren barruan kokatzen da neurri. EAEko energia eskaria % 0,6 murriztea izango da helburua, 60.000 etxebizitzak kontsumitzen dutena, eta enpresei dago zuzenduta bereziki.