Ekonomia -

2015eko lehen hiruhilekoan

Kontratu berrien % 47,6k hilabete inguruko iraupena izan du Euskadin

Halaber, aldi baterako lan-kontratuen ia % 68 emakumezkok sinatu dituzte. Datuek agerian jarri dutenez, "lanaren behin-behinekotasuna areagotuz doa".

Aldi baterako lan-kontratuen ia % 68 emakumezkok sinatu zituzten. Argazkia: EiTB
Aldi baterako lan-kontratuen ia % 68 emakumezkok sinatu zituzten. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015eko lehen hiruhilekoan Euskadin sinatutako kontratu berrien % 47,6k 30 eguneko edo gutxiagoko iraupena izan du. Hilabete batetik gorako kontratuak, ordea, % 16,2koak izan dira.

CRL Lan-Harremanetarako Kontseiluak plazaratutako hiruhilekoko txostenaren arabera, kontratuen gainerako % 36,2k zehatugabeko iraupena izan du, gehienak obra edo bitartekotasun kontratuak izan direla (hori dela eta, kontratuaren sinadura-unean horien iraupena zehaztea ezinekoa da).

Bestalde, aldi baterako lan-kontratuen ia % 68 emakumezkok sinatu dituzte. Lanaldi osoko kontratuei dagokionez, kontrako joera antzematen da, izan ere, horien % 60,3 gizonezkok sinatu dituzte (eta emakumezkok lanaldi osoko kontratuen % 39,7 sinatu dituzte, 2014ko urtearekin alderatuta, kopuru antzekoa).

Aldi baterako kontratuen ehunekoak % 91ari eusten dio oraindik ere, eta zehaztugabeko lan-kontratuen kopuruak gora egin badu ere, CRLen datuek agerian jarri dutenez, "lanaren behin-behinekotasuna areagotuz doa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Euskal Herrian